Albisteak
Zestoa, Azpeiti eta Azkoitiko merkatari elkarteek 200 erosketa karro banatuko dituzte bezeroen artean
— 2020-06-12Zestoa, Azpeitia eta Azkoitiko merkatariek 200 erosketa karro banatuko dituzte bezeroen artean. Osasun-larrialdiak eragindako hilabete gorabeheratsuen osteak, eskualdeko herrietan erosketak egiten dituzten bezeroei eskertza egin nahi zaie. Hiru udalerritako 200 saltokik zozketatuko dituzte karroak, Zuretzat opari lelopean. Zestoan, merkatari elkartea osatzen duten 17 dendek karro bana banatuko dute.
Astelehenean jarriko da kanpaina martxan eta ekainaren 29a bitartean, merkatari elkarteko establezimenduetan erosketak egiten dituztenek izango dute zozketan parte hartzeko aukera. Bezeroek txartelak beteko dituzte eta ekainaren 30ean egingo dira zozketak.
Erosketa karroek Urolako trenaren irudia dute serigrafiatuta, hiru herrien arteko lotura irudikatuz. Merkatari elkarteek azaldu dute erosketa karroa herrian erosten jarraitzea ahalbidetzen duen tresna dela; erosotasun, gertutasun eta jasangarritasun baloreak biltzen dituena, “horrela, herrian erosten dutenei bide beretik jarraitzea erraztu nahi zaie” esan dute dute.
Merkataritza Mahaia
Zestoako, Azpeitiko eta Azkoitiko Udalek, Merkatari Elkarteek, Iraurgi Berritzen Garapen Agentziak eta Dendartean Gipuzkoako Merkataritza Bilkurak, Urola Erdiko Merkataritza Mahaia bezala ezagutzen den lan-taldea osatzen dute. Talde honen helburua, eskualde ikuspegitik merkataritza sustatzea da, herri ezberdinetako merkatarien arteko loturak estutuz eta elkarren eskutik, erronka ezberdinei aurre eginez. Azken urteetan, besteak beste, merkataritza establezimenduen eskualdaketa edo kontsumitzaileen sentsibilizazioa bezalako gaiak jorratu ditu lan-taldeak.
Egin zaitez bazkide