Albisteak

Zestoa eta Elizondoko bandek kontzertu bateratua eskainiko dute larunbatean

Zestoako Musika Bandaren eta Elizondokoaren arteko elkartrukea egingo dute larunbat honetan. Bi bandetako kideen arteko laguntasunetik sortutako topaketa izango da, eta ez da lehena: izan ere, iaz zestoarrak izan ziren Elizondo-ra bidaiatu zutenak, bertan kontzertua eskaintzeko.

Larunbat goizean, maiatzak 9, 11:45ean, kontzertua iragartzeko, kalerik kale aterako dira bi bandak. Ondoren, kontzertuaren kokapena eguraldiaren arabera erabakiko da: ateri bada, Euskal Herria plazan izango da; bestela, kiroldegiko aterpean eskainiko dute emanaldia.

Zestoako Musika Bandak emango dio hasiera kontzertuari; jarraian ariko dira gonbidatuak, eta amaieran bi bandak elkartuko dira Zestoari eskainitako bi pieza interpretatzeko: Esteban Velaskoren Ertxina eta Candido Beristainen Zestoa.

Ondokoa da bi bandek prestatu duten errepertorioa:

Zestoako banda:

1.⁠ ⁠1492 Conquest of Paradise – Vangelis (mold. John Glenesk Mortimer)
2.⁠ ⁠Mountain Moments – Luis Carlos Neves Serra
3.⁠ ⁠The Ludlows – James Horner (mold. Sean O’Loughlin)
4.⁠ ⁠Azken Agurraren Negarra – Gorka Knör (mold. A. Amezaga & B. Etxabe)

Elizondoko banda:

1.⁠ ⁠Breakfast Melody – Ben Harmhoust
2.⁠ ⁠Oregon – Jacob de Haan
3.⁠ ⁠Indiana Jones – John Williams (mold. H.V.D. Heide)

Bi bandak:

1.⁠ ⁠Ertxina – Esteban Velasco
2.⁠ ⁠Zestoa – Candido Beristain




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide