Albisteak
‘Zestoa lagunkoia’ programaren bilera irekia bihar Kultur Etxean
— 2018-03-06Zestoa Lagunkoia programaren laugarren bilera irekia egingo da bihar, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan Kultur Etxean. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak bultzatutako proiektua da, Matia Institutuaren laguntzarekin. Helburua, pertsonen zahartze prozesuaz baliatu eta herriko bizitzan ongizate sortzaile eta protagonista bihurtzea da.
Biharko bilerako gaia etxebizitza izango da. Horrez gain,orain arte egin diren bileretan irten diren proposamen, eskaera etab. zein egoeratan dauden argituko da. Bilera irekia da, beraz, interesa duen oro bertaratu daiteke: herritarrak, elkarteetako kideak, herriguneko zein auzoetako jubilatuak…
Hemen Jesus Odriozola Zestoako Jubilatu Elkarteko presidentea eta Irati Aranguren Zestoako Udaleko Gizarte Zerbitzutako langileari programa honen inguruan eginiko elkarrizketa.
Egin zaitez bazkide