Albisteak
Zestoako festetako zekorketak irailaren 6an eta 8an izango dira
— 2019-08-13Baditugu jada aurtengo Amabirjinetako zekorketetan toreatzen arituko direnen izenak. Lehen zekorketa irailaren 6a, ostiralean, izango da. Toreatzaile lanetan, El Juli Fundazioaren Zezen Eskolako Joao d’Alva arituko da. Bigarren zekorketan berriz, Ubrique Zezen Eskolako Miguel Andrades arituko da, hau, irailaren 8a igandea, Amabirjin egunean, izango da.
Ganadutegia, aurreko urtean bezala, Oropesako (Toledo) Adolfo Rodriguez Montesinos izango da.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide