Ekaina 2026
— 2026-07-02Irakurri 283. zenbakia hemen.

Zestoako gune historikoa ezagutzeko bisita gidatua antolatu du Urola Turismoak larunbaterako. Bisita 11:00etan abiatuko da udaletxe ataritik eta ordu eta erdiko iraupena izango du. Gidari lanetan Vicente Davila herritarra arituko da, eta bisita gaztelaniaz izango da.
Urola Turismoak Urola, historia eta paisaia bazterrak egitasmoaren barruan hainbat bisita gidatu antolatu ditu 2026an Urola bailarako hainbat txokotara. Zestoako gune historikora egingo duten bisita bera abuztuaren 21ean ere izango da, kasu horretan euskaraz eta Mikel Nogales herritarraren gidaritzapean. Horrez gain, abuztuaren 5ean Altzolarats bailarara ere bisita egingo dute. Irteera 10:00etan izango da, Forjas Iraeta lantegiko aparkalekutik, eta Mikel Nogales izango da berriz ere gidaria. Bisita euskaraz izango da.
Bisitan parte hartzea doakoa da, baina aurretik izena eman beharko da Loiolako Turismo Bulegoan, i-loiola@urolaturismoa.eus helbide elektronikora idatzita edota 943 15 18 78 eta 688 75 94 29 telefonoetara deituta.