Ekaina 2026
— 2026-07-02Irakurri 283. zenbakia hemen.

Gaur egin dute Urola Turismoak antolatutako Zestoako gune historikoko bisita gidatua, Mikel Nogalesen eskutik. Turismoari begirako hitzordua bazen ere, zestoarrak izan dira parte-hartzaile gehienak, eta adi jarraitu dituzte Nogalesek herrian zehar emandako azalpenak.
Ibilbidean zehar, besteak beste, herriaren sorrera, hainbat eraikinen nondik norakoak, plazaren sorrera eta Lili jauregia izan dituzte hizpide. Herriko kale eta txokoetan barrena, Zestoaren historiari eta ondareari lotutako hainbat istorio eta bitxikeria ezagutzeko aukera izan dute parte-hartzaileek.
Datozen egunetarako beste bi bisita gidatu ere antolatu ditu Urola Turismoak, biak Mikel Nogalesen eskutik eta euskaraz. Abuztuaren 25ean, asteartean, Altzolarats, errota eta baserrien haran ezkutua ezagutzeko aukera izango da; eta abuztuaren 28an, ostiralean, San Lorentzo ermitara egingo dute bisita.