[ZESTOAKO HIZKERAN] Neurgailua martxan jartzera goaz!
Danbolin— 2026-04-24Euskara Foroak Zestoako hitzak gogorarazteko eta ezagutarazteko egitasmo berria jarriko du abian. Ez da norgehiagoka bat izango, egitasmo honen helburuak, besterik gabe, Zestoan gero eta gutxiagotan entzuten ditugun hitzak berreskuratzea da.
Sare sozialetan, astero, hitz bat falta duen esaldia argitaratuko da. Hitz horiek dira gogora ekarri nahi direnak. Zestoako kiroldegian eta liburutegian eta Arroabeko elkargunean dauden 20 hosto beltzak, astez aste hitz horiekin koloreztatzen joango dira. Agurtzane Azpeitiak Zestoarren Erretolika liburutik aukeratutakoak izango dira.
Zestoarrok hitz batzuk entzunak izango ditugu. Beste batzuk, inoiz entzun gabeak izan arren, antzemateko kapaz izango gara. Eta den-denak gureak dira.
Gure hitzak direlako!
Egin zaitez bazkide

