Albisteak

Zestoako Jaiak 2018 – Egitaraua

Hemen duzue aurtengo festetako egitarua:

ABUZTUAK 30, OSTEGUNA

19:00. ‘LEOK’K rock musika taldeak 50 urte’, ospakizunen barruan, erakusketa zabalduko da udaletxeko batzar aretoan. Bertan, herriko rock taldeek beren musika ibilbidea argazki bidez erakutsiko dute.

 

ABUZTUAK 31, OSTIRALA

22:30. Minileok‘k eta Leize, Laranjadi plazan.

23:30. Bideo emanaldiak Laranjadi plazan. Herriko rock taldeen bideo, bideoklip eta ikus-entzunezko emanaldiak pantaila handian.

 

IRAILAK 1, LARUNBATA

14:00. “Antton Zestura. Preso, iheslari eta deportatuak kalera” herri bazkaria plazan.

18:00. XXXIII. Ondarbasora Igoera. Erdikaletik Ondarbasoraino erlojupeko txirrindulari lasterketa, 16 urtetik gorakoentzat.

20:00. Ondarbasoko igoeraren sari banaketa, Laranjadin.

23:00. Rock ospakizuna Laranjadi plazan. LEOK’K taldeak, rock musika jorratzen 50 urte diharduela eta, Infintuari segika bere hirugarren diskoaren aurkezpena egingo du. Era berean, taldearen ibilbidean partaide eta kolaboratzaile izan dituen musikari guztiek parte hartuko dute.

01:00. Grises.

 

IRAILAK 2, IGANDEA

10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.

12:00. Meza Nagusia, Milagrosa kaperan.

13:00. Herriko edadetuenei oroigarriak eskainiko zaizkie San Joango ermita atarian. Aurtengo omenduak Guadalupe Legardaereño Larrañaga eta Antonio Regil Irureta izango dira. Horiekin batera, herrian bizi diren 87 eta 88 urteko guztiei omenaldia egingo zaie eta oroigarriak eskainiko zaizkie. Ekitaldia Idiakaitz Txistulari Taldeak eta Itxaropena dantza taldeak alaituko dute.

14:30. Bazkaria Bainuetxean, Oñatiko Txomek alaituta.

17:30. XX. Arraza libreko ardi txakurren Gipuzkoako Txapelketa, Zubiaurre aldean.

19:00. Dantzaldia Harkaitz Allur eta Maddalen Arzallusekin, Laranjadi plazan.

 

IRAILAK 6, OSTEGUNA

16:30. Udako gazteen pilota txapelketako finalak.

 

IRAILAK 7, OSTIRALA

12:00. Euskaraldiak botako du txupinazoa, Euskaraldiaren izen-emateari hasiera emanez. Ondoren, herriko banda, buruhandi, txistulari eta abarren kalejira.

12:30. Paella lehiaketarako prestaketak hasiko dira. Ustekabe txaranga egunean zehar.

14:30. Paella lehiaketako epaimahaia pasako da. Ondoren, herri bazkaria plazan.

16.00-21:00. Puzgarriak, surf ohola, bideo-jokoak, wiiak frontoian eta kultur etxe aurrean.

17:00. Kuadrillen arteko jolasak, plazan.

18:00. Krono igoera gaztetxoentzako Lauiturrietatik.

20:00. Zestoako Batukada.

22:00. Polybius, Laranjadi plazan.

23:00. Aneguria, Laranjadi plazan.

 

IRAILAK 8, LARUNBATA. AMABIRJINA EGUNA

9:00. Zestoako dultzaineroen diana.

10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.

11:00. Zestoako Musika Bandaren eta Idiakaitz Txistulari Taldearen kalejira, ‘Goizeko izarra’ martxaren doinuekin.

11:30-13:30. Kaleko arteak: parkour, break dance, malabareak eta monozikloak, frontoian eta herriko txokoetan.

12:00. Meza Nagusia, Milagrosa kaperan.

13:15. Zestoako Bandaren kontzertua.

17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, lehen zekorketa iragarriz.

18:00. Lehen zekorketa. Toreatzaileak: Jesus García Iglesias (Madril). Ordezkoa: Álvaro Fernández. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos (Oropesa, Toledo). Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak.

Ondoren, Zestoako Banda Erdikalean.

20:00. Suakai EléKtrico taldearen musika emanaldia, Laranjadin.

23:00. DJ Davila, Foru plazan.

 

IRAILAK 9, IGANDEA

9:00. Zestoako dultzaineroen diana.

10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.

11:00. Haurren udalbatzarra.

Ondoren, Erdikalean hasita, Haurren Udalbatza, udaltzainak, buruhandiak eta abarrekin kalejira Ustekabe txarangak lagunduta.

12:00. Umeek “txupinazoa” botako dute udaletxetik. Ustekabe txaranga.

12:00. Meza Nagusia, Parrokiko Abesbatzarekin, Milagrosa kaperan.

12:15. Lopeneren zezen bolaztatuak eta poniak, ume eta gaztetxoentzat.

13:00. Nafar ikurrari gorazarrea, Laranjadin, bertso, jota eta dantza saioarekin.

13:30. Txakolina dastatzea.

14:30. Ume, gaztetxo eta gurasoentzat bazkaria.

16:30. Altxorraren bila, ume eta gaztetxoentzat, Laranjadin. Umeen gunea, arkupetan.

18:00. Bigarren zekorketa. Toreatzailea, Borja Collado (Valentzia). Ordezkoa: Alejandro Contreras. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos (Oropesa, Toledo). Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak.

18:30. Apar festa, frontoian.

Banda Erdikalean.

Zahagi dantza.

Havana 357 musika taldea, Laranjadin.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide