Albisteak

Zestoako Mintzodromoa egingo dute ostegunean Laranjadi plazan

Maiatzaren 21ean, ostegunez, egingo dute Zestoako Mintzodromoa, 18:30ean Laranjadi plazan. Euskal Herri osoan egingo diren 65 mintzodromoetako bat izango da Zestoakoa.

“Korrikaren 12. eguna” izendatu dute egitasmoa; izan ere, antolatzaileek nabarmendu dutenez, “Korrikak 11 egun ditu, baina euskararen bidea urte osokoa da”. AEKk azaldu duenez, erronka argia dute aurten: “Euskal Herrian euskara gehien hitz egingo den eguna” izatea. Horretarako, herriz herri elkartu, hitz egin eta euskaraz bizitzeko espazioak sortzea izango da helburua. Antolatzaileek azpimarratu dute mintzodromoak aukera paregabea direla euskaraz praktikatzeko, elkar ezagutzeko eta hizkuntza kalean gehiago entzuteko.

Euskararen Lorailatik mintzapraktikara

Zestoako hitzorduak, gainera, lotura izango du azken asteetan Euskararen Loraila zikloan landutako gaiekin ere. Antolatzaileen esanetan, zikloan entzundako eta hausnartutakoak partekatzeko gune aproposa izango da ostegunekoa.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide