Maiatza 2026
— 2026-06-03Irakurri 282. zenbakia hemen.

Maiatzaren 21ean, ostegunez, egingo dute Zestoa Osasuntsu egitasmoaren hurrengo irteera. Oraingoan, ibilbide luzea izango da, Zumaia, Askizu, Getaria eta Zarautz lotuko dituen 12 kilometroko ibilaldiarekin. Guztira, 170 metroko desnibela izango du ibilbideak.
Parte hartzaileek 8:45ean izango dute hitzordua autobus geltokian, eta antolatzaileek gogorarazi dute autobuseko txartela ekartzeko.
Bestalde, Zarautzen bazkaltzeko aukera ere izango da. Horretarako, izena kiroldegian eman beharko da, eta horretarako azken eguna maiatzaren 19a izango da.