Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Koronabirusak herriko saltokiei ateak irekita mantentzeko zailtasun ugari ekarri dizkie eta ezinbestekoa dute herritarron laguntza egunerokotasunari aurre egiten jarraitu ahal izateko. Hori dela eta, Zestoan Merkatari elkarteak ‘Zestoan Behin’ galdera-erantzun jokoa antolatu du bertako komertzioak gehiago ezagutu eta herritarren fideltasuna saritzeko.
Partida bihar, uztailak 30, osteguna, jokatuko da gaueko 21:00etan hasita eta nahi duen orok hartu dezake parte. Galdera-erantzunen bitartez, Zestoan Merkatari elkarteari lotutako 15 galdera erantzun beharko dituzte parte hartzaileek eta irabazleak herriko dendetan gastatzeko 50€-ko bonoa eskuratuko du.
Nola hartu dezaket parte?
Adi!: Antolatzaileek 21:00etan emango diote hasiera partidari eta aldi berean jokatuko da. Beraz, sartu kodea eta erabiltzaile-izena 21:00ak baino lehen.
Datozen orduetan jarraibide gehiagoren berri emango da Danbolineko webgune zein sare sozialetan.