Urria 2025
— 2025-11-06Irakurri 275. zenbakia hemen.

Zestoan Merkatari Elkarteko dendetako erakusleihoetan “Z” formako egurrezko apaingarri argiztatuak ipini dituzte. “Z” hizkiarekin, Zestoan Elkartea, Zestoa Zuretzat, Zestoan Zoriona Zuretzat bezalako sentimendu eta esanahiak irudikatu nahi izan dira. Ahate edo “patan” itxura ereĀ hartzen du apaingarriak, Zestoan ahateari deitzeko erabiltzen dugun “patana” hitzarekin lotuta. Dendari bakoitzak bere gustura hornitu du “Z” apaingarri hau, establezimenduan saltzen dituzten osagaiez inguratuta eta Gabonak amaitu arte egongo dira erakusleihoetan ipinita.