Albisteak

Zuhaitz Gurrutxagak “Nortasun agiria” bakarrizketa eskainiko du ostiralean Kultur Etxean

Apirilaren 24an, ostirala, umore ikuskizuna izango da Kultur Etxean. Zuhaitz Gurrutxaga umoregileak “Nortasun agiria” bakarrizketa aurkeztuko du arratsaldeko 19:00etan, bere estilo pertsonal eta ironikoarekin ikus-entzuleak barre eginarazteko asmoz.

Ikuskizunean, Gurrutxagak identitatearen inguruko gogoetak, eguneroko egoerak eta bizipen pertsonalak umorez landuko ditu. Telebistan, irratian zein oholtza gainean ibilbide ezaguna duen sortzaileak publikoarekin konektatzeko duen gaitasuna erakutsi izan du aurreko lanetan ere, eta oraingoan ere saio dinamiko eta dibertigarria eskainiko duela aurreikusten da. Udaberri kulturalaren baitan Udalak antolatutako ekintza da hau, eta sarrerak 10 eurotan eskuratu daitezke Turismo Bulegoan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide