Albisteak

Aitor Salegi Gipuzkoako Herriarteko txapelketan

Azpeitia-Zestoa taldearen barruan, Aitor Salegi bertsolari zestoarrak Gipuzkoako Herriarteko txapelketan parte hartuko du. Erniarraitz Bertsozale Elkarteak lau talde aurkeztuko ditu txapelketara: Azkoitia (2), Azpeitia eta Azpeitia-Zestoa.

Honako hauek osatuko dute Azpeitia-Zestoa taldea: Oier Etxeberria, Jon Ander Iriondo, Jon Gurrutxaga eta Aitor Salegi bertsolariak, Ane Iriondo gai-jartzailea, Xabier Azpillaga epailea eta Eider Iturralde ordezkaria. Argazkian dituzue taldekideak.

Herriartekoak lau fase izango ditu:

  • Lehen fasea: otsailaren 3tik martxoaren 12ra. 38 taldeak 12 multzotan banatu dira. Hamar multzo hiru taldekoak dira eta, beste biak, laukoak. Multzo bakoitzetik talde bakarra sailkatuko da hurrengo fasera.
  • Bigarren fasea: martxoaren 23tik apirilaren 9ra. Aurreko fasetik sailkatu diren 12 taldeak lau multzotan banatuko dira, hirunaka. Multzo bakoitzetik bat sailkatuko da finalaurrekoetarako.
  • Finalaurrekoak: maiatzaren 6an eta maiatzaren 13an izango dira. Lehenengoa Alegian, eta, bigarrena, berriz, Bergaran. Bakoitzean bi talde ariko dira lanean.
  • Finala: maiatzaren 27an izango da, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan.

Lehen saioak ostiral honetan (otsailak3) izango dira Azkoitian, Lasarten eta Zarautzen. Eta finala maiatzaren 27an izango da, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan.

Txapelketaren gaineko informazio guztia bertsozale.eus webgunean duzue ikusgai.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide