Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Zestoako amabirjinak

5 iraila - 8 iraila
Irailak 5, larunbata

12:00. Txupinazoa, Zestoa Osasuntsu taldeak botata.
Ondoren, herriko banda, buruhandi, txistulari eta abarren kalejira.
12:15. Jolas parkea umeentzat frontoi inguruan, 14:15ak arte.
12:30. Paella lehiaketarako prestaketak hasiko dira.
Egun osoan, Ustekabe txaranga.
14:30. Paella lehiaketako epaimahaia pasatuko da.
Ondoren, herri bazkaria, plazan.
15:30-19:30. Jolas parkea umeentzat frontoi inguruan.
17:00. Jolasak.
20:00. Ustekabe txaranga.
22:00. Azax eta Jonkass DJa.

Irailak 6, igandea

09:00. Zestoako dultzaineroen diana.
10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
11:30. Nafartasunari gorazarrea: dantza, bertso, kantu eta musikaz alaituta.
12:00. Erremonte txapelketa, frontoian.
17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, lehen zekorketa iragarriz.
18:00. Gurea Kultura ekimenak antolatuta zezenketen alternatiba kontzertuak estazio aldean: Gailu eta Ithaka.
18:00. Boli kalean haurrei zuzendutako kale antzerkia, kiroldegiko aterpean. Pantzart-ek eginda.
18:00. Lehen zekorketa. Toreatzailea: Pedro Gomez Barbon. Ordezkoa: Victor Mencia Sanchez. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos (Toledo, Espainia).
Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak.
Ondoren, Zestoako Banda Erdikalean.
21:00. Argizulo dub station, Costmix eta 3re DJak.

Irailak 7, astelehena. Umeen Eguna

11:30. Umeen diana zaratatsua, plazatik hasita. (Ume bakoitzak zarata ateratzeko zerbait eramateko gomendatu dute: kazuela, danbor, turuta, txistu…)
12:00. Txupinazoa.
Ondoren, gaztetxoen dantzaurrea eta zahagi-dantza, Idiakaitz txistulari taldeak lagunduta. Buruhandi, txistulari eta abarren kalejira.
13:00. Lopene ganadutegiko poniak eta zezentxoak plazan.
14:30. Ume, gaztetxo eta gurasoentzat bazkaria, kiroldegiko aterpean.
15:30. Karaokea, kiroldegiko aterpean.
18:00. Umeentzat tailerrak, frontoi zaharrean.
19:00. Aliritzi erromeria, kiroldegiko aterpean.
22:00. Suzko zezena, plazan.
Ondoren, Sedientos de Cumbia eta Txamakos taldeekin dantzaldia.
Herritarrak txuri gorriz janztera gonbidatu ditu udalak.

Irailak 8, asteartea. Amabirjina eguna

09:00. Zestoako dultzaineroen diana.
10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
11:00. Zestoako Musika Bandaren eta Idiakaitz txistulari taldearen kalejira.
11:30-14:30. Joko erraldoiak gaztetxoentzat, frontoi zaharrean.
12:00. Meza.
Ondoren, udal ordezkarien dantzaurrea, Itxaropena dantza taldeak eta Idiakaitz txistulari taldeak lagunduta.
13:15. Zestoako Bandaren kontzertua.
17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, bigarren zekorketa iragarriz.
18:00. Apar festa, frontoi zaharrean.
Ondoren, photocall-a eta merendola.
18:00. Gurea Kultura ekimenak antolatuta zezenketen alternatiba kontzertuak estazio aldean: Izaki Gardenak.
18:00. Bigarren zekorketa. Toreatzailea: Jose Antonio de Gracia. Ordezkoa: Jose Huelves. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos (Toledo, Espainia).
Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak.
Ondoren, Zestoako Banda, Erdikalean.
20:00. Zahagi-dantzarien dantzaurrea kalez kale, Itxaropena dantza taldea eta Zestoako trikitixa taldearen eskutik.
22:00. Laket taldearekin erromeria.

Xehetasunak

  • Hasiera: 5 iraila
  • Amiera: 8 iraila