Albisteak

Amancay Gaztañaga eta Mikel Ibarguren zestoarrak Kaffka izeneko antzezlana aurre-estreinatu dute

Pasa den asteazkenean Kaffka antzezlanaren aurre-estreinaldia egin zuten Errenterian. Antzezlan hau,  Amancay Gaztañaga zestoarrak, Miren Gaztañagak eta Erika Olaizolak osatzen duten Kamikaz Kolektiboa antzerki konpainia, Gehitu, Euskal Herriko Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen Elkartea eta Ortzadar GLTB elkartearen ekimena izan da. Bi emakumeren arteko maitasun harreman baten istorioa du ardatz antzezlanak, harreman positibo eta normalizatu bat, eta errealitate hori nerabeengana hurbiltzea da xedea.

Obra bost aktore gaztek antzezten dute, horien artean Mikel Ibarguren zestoarra dago. Nahiz eta 12-17 urte bitarteko gazteentzat zuzenduriko obra bat den, hauen heziketan parte hartzen duten guztiei ere luzatzen zaie antzezlana ikustera joateko gonbita.

Datak eta finantzaketa kolektiboa

Laster iragarriko dituzte antzezlanaren estreinaldi data eta datozen antzezpen datak. Bitartean , proiektua aurrera ateratzen lagundu nahi duten guztiek finantzaketa kolektiboko plataforma digital honetan  egin dezakete.