Albisteak

Elizako kanpandorrean kolokan gelditu diren harriak kentzen hasi dira

Pasa den ostiralean tximista batek Andre Mariaren Jasokundearen elizako kupula hondatu zuen. Asteburu osoan zehar kalteak aztertzen ibili ondoren gaur goizean hasi dira erortzeko arriskuan gelditu ziren harriak erretiratzen. Lan hau egitea ahalbidetuko duten bi garabi luze kokatu dituzte plazan. Gorka Unanue EAJko zinegotziaren arabera pieza hauek baztertzea egun batzuetako lana izango da.

Erortzeko arriskuan dauden harri hauek kendutakoan plaza gurutzatu ahal izango da baina herritarren segurtasuna bermatzearren ez da guztiz irekita geldituko. Kupulaz gain, elizaren egituran eta organoan izandako kalteak aztertzen dihardute.

Lehen lan hauek bukatu ostean, arkitekto eta adituek aztertu beharko dute kupula nola berreraikiko duten. Diru kontuei dagokionez, eliza egingo da gastu guztien kargu.