Gipuzkoako Aldundiaren arabera Zumaia-Zumarraga bidegorria amaituta dago

Aurreko legegintzaldian EH Bilduk aurrekontu parte hartzaileetan herritarrek horrela erabakitako diru partida bat Zestoako zatia amaitzeko izendatu zuen. EAJk legegintzaldi berrian aipatutako diru partida bertan behera utzi zuen. Duela urtebete herritarren ekimenez Batzar Nagusietan agerraldia egin zen. Indar politiko guztiek bidegorria amaitzaearen beharra aipatu zuten. Urtebete pasa eta gero, Aldundiak ezer ez egiteaz gain, lotsagabeki, bidegorria amaituta dagoela argitaratu du turismoko euskarrietan. Hau guztia, Zestoako Udal Gobernuaren axolagaberiaz eta utzikeriaz gertatu da; alkatea agerraldietara ere ez da agertu.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide