[25 URTE DANBOLIN] Arroabeko Artisau eta Baserritarren Azoka lehen aldiz antolatu zuteneko bideoa

Datorren igandean, azaroaren 16an, Arroabeko Artisau eta Baserritarren Azokak bere bosgarren edizioa ospatuko du. Atzo izan balitz bezala dirudi, baina bost urte ez dira alferrik pasa: Txikitasunian Haundi eguneko ekintza osagarri izatetik Arroabeko urteko data seinalatuenetako bat bilakatu da azoka.

Nork esango zien orduan Araitz Eizagirre eta Maia Ossari antolatzen hasitako ekintza hark horrelako bilakaera izango zuenik? Danbolinek 2021ean egindako bideo-elkarrizketa ekarri nahi izan dugu gogora.