Albisteak

29 zestoarrek parte hartu dute Behobia-Donostia lasterketan

Amets Aranberri izan zen azkarrena 01:08:37ko denborarekin, eta emakumezkoetan, Gadea Azkuek egin zuen denborarik onena 01:49:14rekin.

Behobia-Donostia lasterketaren 61. edizioan ere ez zuten hutsik egin zestoarrek. Lasterketaren webguneko sailkapenaren arabera, 29 korrikalarik aukeratu zuten Zestoa herria izena ematerakoan: zortzi emakumezkok eta hogeita bat gizonezkok. Iaz baino zazpi zestoar gehiagok parte hartu dute aurtengo edizioan.

Zestoarren artean, Amets Aranberrik egin zuen denborarik onena 01:08:37ko denborarekin, sailkapen orokorreko 49. postua eskuratu zuen. Ibon Aranguren izan zen bigarren azkarrena, 01:12:51ko denborarekin. Emakumezkoetan, berriz, Gadea Azkue izan zen azkarrena: 01:49:14ko.

Zestoarren sailkapena ikusteko egin klik hemen.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide