Albisteak

Sanmartinetako bertso afarirako sarrerak erosteko epea bihar amaituko da

Asteburuan ospatuko dituzte lasaotarrek San Martin jaiak, eta urtero legez, bertso afaria egingo dute larunbatean. Afarirako izena emateko epea bihar, azaroak 10, amaituko da.

Azaroaren 13an eta 14an ospatuko dituzte San Martin jaiak Lasao auzoan. Aurten ere, larunbatean, bertso afaria egingo dute auzoko elkartean, eta urtero legez, Andoni Egaña eta Amets Arzallus bertsolariak ariko dira kantuan. Haien ondoren, Itzeder eta Txibilter trikitilariek girotuko dute gaua.

Bertso afarian parte hartu nahi dutenek bihar, azaroak 10, izango dute izena emateko azken eguna. Horretarako, Lasaotarren WhatsApp taldearen bidez edo 658 73 18 32 telefono zenbakira deituta eman ahal izango dute izena.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide