Albisteak

[ARGAZKIAK] Zestoako Irakurle Gazteen Klubekoak Gaztetxo Irakurzaleen I. Topaketan izan dira

Gaztetxo Irakurzaleen I. Topaketa izan zen igandean Zarautzen eta bertan izan ziren Zestoako Irakurle Gazteen Klubeko gaztetxoak liburutegiko arduraduna eta aurten gidaritzaz arduratzen ari diren bi boluntario heldurekin batera. Egun osoko egitaraua izan zuten Euskal Herriko beste hainbat irakurzalerekin batera. Guztira 130 gaztetxo inguru elkartu ziren aurreneko Topaketan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide