Telmo Lazkanoren eskutik izango da hitzaldia 17:30ean Arroabeko eskolan. Hitzaldi honetan mugikorrek eta sare sozialek ezkutatzen dutenaren inguruan arituko dira besteak beste.
Pantailen inguruko zikloaren baitan Telmo Lazkanok hitzaldia emango du 17:30ean Alonderon. Hitzaldian, mugikorrekin eta sare sozialekin harreman osasuntsu bat garatu ahal izateko beharrezkoak diren xedeen inguruan hitz egingo da besteak beste.
Maiatzaren 10ean, 2025eko Udaberriko Festa egingo dute Amillubin. "Nork ekoiztuko du etorkizuneko janaria" galderapean, goizean goiz ekingo diote egunari, bi mahai-ingururekin. Bitartean, umeen txokoa, ipuin kontalaria, nekazal material eta produktuen eskuko azoka martxan egongo dira. Bazkari agroekologikoa egingo dute eguerdian, eta ostean jaialdiari ekingo diote: umore saioak, kontzertuak, etabar. Bertako edariekin freskatuko dute giroa. Bazkarirako...
Amaia Manterola, Zestoako Herri Ikastetxeko zuzendariak, jazarpenari buruzko hitzaldia emango du eta Isilgabe ikasle taldearen aurkezpena ere egingo da.