Ekaina 2026
— 2026-07-02Irakurri 283. zenbakia hemen.

Uztailaren 18 eta 19an Agiro mendi klubak Iratira irteera antolatu du. Larunbatean, hilaren 18an, goizeko 06:00etan abiatuko dira Zestoatik, autoz, Erroimendira. Handik oinez Ori gailurrera igo eta Bagargiak lepora arteko ibilbidea egingo dute. Gaua Iratiko etxoletan igaroko dute.
Igandean, Bagargiako lepotik abiatuta, Artanolatze gailurrera igo, eta Logibarren amaituko dute txangoa. Asteburuari amaiera emateko, Sohütan Lurdes Iriondo kantariaren omenez egingo den pastorala ikusiko dute, eta ondoren autoz itzuliko dira Zestoara.
Irteeran parte hartu nahi dutenek uztailaren 11ra arte izango dute izena emateko aukera, kiroldegian. Mendiko federazioan izena emanda egotea ezinbesteko baldintza izango da.