Albisteak

“El viento que agita la cebada” pelikula emango dute gaur Gaztetxean

El viento que agita la cebada filmaren emanaldia izango da gaur, asteazkena, Gaztetxean. Emanaldia 21:30ean hasiko da, eta Gazte Asanbladak udako antolatutako egitarauaren baitako laugarren ekintza izango da. Filmak Irlandako Independentzia Gerra eta Irlandako Gerra Zibila ditu ardatz. Istorioan, bi anaia gerrillan sartzen dira Irlandaren independentzia eragotzi nahi duten tropa britainiarren aurka borrokatzeko.

Uztailaren amaierara bitartean beste bi ekintza egingo dituzte Asanbladako kideek. Hain zuzen, datorren ostegunean, hilaren 16an, belarritako tailerra egingo dute 11:00etan. Egitarauari amaiera emateko, uztailaren 21ean eskalada tailerra antolatu dute, 10:00etan hasita.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide