Maiatza 2026
— 2026-06-03Irakurri 282. zenbakia hemen.

Bero-boladek eragindako alerta gorrien aurrean, Urola Erdiko Mankomunitateak hondakin bilketa zerbitzuan aldaketak egin ahal izango dituela jakinarazi du. Neurri horien helburua bilketako langileen segurtasuna bermatzea da.
Aldaketak bi zerbitzuri eragin diezaiekete. Batetik, herritarren organikoaren eta errefusaren bilketan, kubo beltzen hustuketa beranduago has daiteke eta, ondorioz, edukiontziak ohi baino beranduago atera beharko dira kalera. Bestetik, hondakin komertzialaren bilketaren hasiera ere atzeratu ahal izango dute.
Mankomunitateak azaldu du alerta meteorologikoen berri eta zerbitzuan izan daitezkeen aldaketen inguruko oharrak bere webgunean argitaratuko dituela. Horrez gain, hondakin komertzialaren erabiltzaileek WhatsApp bidezko difusio kanal baten edo posta elektronikoaren bidez jaso ahal izango dituzte abisuak.
Informazio gehiago behar duten herritarrek Urola Erdiko Mankomunitateko bulegoetara jo dezakete, 943 857 319 telefonora deituz edo ueue@urolaerdia.eus helbidera idatziz.