Albisteak

San Joan bezperako ospakizunak zalantzan, sute arriskuagatik

Urtero legez, ekainaren 23an San Joan bezpera ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte herrigunean eta Aizarnan. Hala ere, beroaldiaren eta sute arrisku handiaren ondorioz, egitarauak aldaketak izan ditzake, eta antolatzaileak erakundeek emango dituzten azken jarraibideen zain daude.

Herrigunean, 22:00ak aldera piztekoak dira San Joan sua plazan. Itxaropena dantza taldeko kideek suaren inguruko dantzak eskainiko dituzte, Idiakaitz txistulari taldearen doinuekin lagunduta.

Aizarnan ere San Joan gaua ospatzeko asmoa dute. Aitzbarna elkarteak eta Aranburu jatetxeak elkarlanean antolatutako iluntzea Aranburuko zelaian egitekoa da.

Hala ere, Eusko Jaurlaritzak sute arrisku handiagatik landa eremuetan sua egitea debekatu du biharko, eta horrek eragina izan dezake antolatutako ekitaldietan. Udalak adierazi du erakunde eskudunen jarraibideen zain dagoela, eta datozen orduetan jakinaraziko du behin betiko erabakia.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide