Albisteak

Altzolarats bailara ezagutzeko bisita gidatua antolatu du Urola Turismoak iganderako

Altzolarats bailarako errotak eta baserriak ezagutzeko bisita gidatua antolatu du Urola Turismoak iganderako. Bisita 10:00etan abiatuko da Forjas Iraeta lantegiaren aparkalekutik. Gidari lanetan Vicente Davila herritarra arituko da, eta bisita gaztelaniaz izango da.

Urola Turismoak Urola, historia eta paisaia bazterrak egitasmoaren barruan hainbat bisita gidatu antolatu ditu 2026an Urola bailarako hainbat txokotara. Igandekoaz gain, abuztuaren 5ean ere egingo dute Altzolarats bailarara bisita. Kasu horretan ere 10:00etan abiatuko dira Forjas Iraeta lantegiaren aparkalekutik, eta Mikel Nogales herritarra izango da gidaria. Bisita euskaraz eskainiko du.

Bi bisitetan parte hartzea doan da, baina aurretik izena eman beharko da Loiolako Turismo Bulegoan, i-loiola@urolaturismoa.eus helbide elektronikora idatzita edota 943-15 18 78 eta 688 75 94 29 telefonoetara deituta.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide