Albisteak

[ARGAZKIAK] Herri kirolak eta eskupilota protagonista, Karmen eguneko arratsaldean

Karmen jaietan murgilduta jarraitzen dute Arroabean igandera arte. Atzo, Karmen eguna ospatu zuten, eta goizetik gauera arte festa giroa izan zen nagusi auzoan.

Goizean futbito txapelketa, meza, Itxaropena dantza taldearen emanaldia eta jubilatuen bazkaria izan zituzten. Arratsaldean, berriz, kirolak hartu zuen protagonismoa. 18:00etan hasita, herri kirol erakustaldian harri jasotzen aritu ziren Irati Osinalde, Olaia Esnaola, Jon Unanue “Goenatxo” eta Xabier Aranburu “Guzta”; aizkoran, berriz, Unai Etxeberria eta Igoin Pikabea.

Ondoren, 19:30ean, Sarek antolatutako III. Etxera esku pilota txapelketako finalek frontoia ikuslez goraino bete zuten. Lehenik, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida jokatu zuten, eta Liam eta Mikelek 22-19 irabazi zieten Liher eta Jantxiri. Hori amaituta, aurtengo txapela nork jantzi erabakiko zuen finala jokatu zen. Irisarri eta Ellakuriak izan dira aurtengo irabazleak, Larrañaga eta Segurola 22-13 mendean hartuta. Gauean, berriz, mus txapelketarekin eman zioten amaiera Karmen egunari.

Gaur, ostirala, umeen eguna ospatu dute. Egunean zehar etxeko txikienentzat eta familientzat hainbat ekintza antolatu dituzte. 19:00etatik aurrera, musikak eta herri afariak hartuko dute protagonismoa.

Gaur, ostirala. Umeen eguna
11:00. Umeen jolasak.
13:00. Umeen bazkaria.
15:00. Puzgarriak.
Ondoren, 2025eko kintadari ongi etorria eta txokolatada.
19:00. Gozau txaranga.
21:00. Herri afaria.
23:00. Hoben, Manitu, DJ Indate eta DJ Fury.

Uztailak 18, larunbata
11:00. Paella lehiaketa.
14:00. Kuadrilen bazkaria.
17:30. Kuadrilen arteko jolasak Lopene ganadutegiko zezen txikiekin.
Ondoren, Lopene ganadutegi enbolatuak.
19:00. Hamarru elektrotxaranga.
23:00. Trikidantz eta DJ Bull, txosnan.
00:00. DJ Saizar, DJ Eddy eta DJ Kroke, zentroan.

Uztailak 19, igandea
12:00. Motx pailazoa.
13:00. Zestoako bandaren kontzertua.
18:00. Sagardo dastaketa.
19:00. Izer eta Alabierren erromeria.
22:00. Bandera jeitsiera.





Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide