Ekaina 2026
— 2026-07-02Irakurri 283. zenbakia hemen.

Irabazi asmorik gabeko Kalexka erakundeak Argazki Rallya antolatu du Zestoan, 12 eta 16 urte bitarteko gaztetxoentzat. Argazkilaritza oinarri gisa hartuta, herriko txoko desberdinak ezagutzeko aukera izango dute parte hartzaileek, taldeko jolas moduan. Uztailaren 24an, ostiralez, izango da jarduera. 16:30ean bilduko dira parte hartzaileak udaletxeko arkupean, eta handik abiatuko dira herriko txoko desberdinetara.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, talde bakoitzeko mugikor bat edukitzea ezinbestekoa izango da argazkiak atera eta jardueran parte hartzeko. Izena emateko azken eguna uztailaren 22a izango da. Horretarako, parte hartu nahi dutenek 688 743 378 telefono zenbakira deitu dezakete, edo Whatsapp mezu bat bidali. Bestela, leireunanue@kalexka.com helbide elektronikora ere mezu bat bidali dezakete.