Ama hizkuntzaren garrantziaz (III) Elebitasun/eleaniztasun motak, eskola arrakasta eta nortasuna eraikitze-prozesua

Cummins-ek bi elebitasun-mota bereizten ditu:
• Elebitasun metagarria (additive bilingualism) da lehen –etxeko– hizkuntza garatzen jarraitzen duen elebitasuna, eta bigarrena gehitzen den bitartean balioan jartzen duena lehenengo –etxeko– kultura.
• Elebitasun baztertzailea edo ezeztatzailea (subtractive bilingualism), non bigarren hizkuntza gehitzen baita lehen hizkuntzaren eta kulturaren kontura, etxekoa desagertzera kondenatuz.

Cummins-ek (1994) aipatzen duen ikerketaren arabera, ingurune elebidun metagarrian lan egiten duten ikasleek arrakasta handiagoa dute, eskolek eta, oro har, gizarteak lehen hizkuntza eta kultura baloratzen ez dituzten ikasleek baino.

Ingurune berri batean nortasuna eraikitzea ez da erraza

Jim Cumminsek honela azaldu zuen 2018ko elkarrizketa honetan:

[Mariñe Azkaratek eta Nora Palmitanok azpititulatuta]

Cumminsek dio eskola eta gizarte osoarena dela ardura. Nolako jarrera dugu Zestoan, instituzioek, herriko taldeek eta norbanakook, metagarria ala baztertzailea?

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide