Albisteak

Andoni Galarraga “Sopas” omenduko dute ostiralean Iraetan

Andoni Galarraga Sopas getariarra omenduko dute ostiralean Iraetako futbol zelaian. Zestoa Futbol Taldean jokatu zuen getariar gaztea 2021ean zendu zen, eta orduz geroztik, hura oroitzen dute urtero lagunek, ezagunek eta familiartekoek futbol zelaian.

Bi lagunarteko partida jokatuko dituzte bere omenez. Lehenengoa Zestoa eta Getariako jokalari ohien eta lagunen aurkako partida izango da. Ostean, Zestoa Futbol Taldeko Gorengoen mailako taldeak, Getariako Ketaren aurkako norgehiagoka jokatuko dute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide