Albisteak

Areto dantza saioa izango da maiatzaren 8an kiroldegian

Maila guztietarako egokitutako areto dantza saioa antolatu dute, Zestoa Zaintza Sarearen programaren barruan, maiatzaren 8rako. Eider Mendizabalek eta Aritz Fernandezek gidatuko dute saioa, dantzan hasi nahi duten zein dagoeneko esperientzia duten herritarrei zuzenduta.

18:00etan hasiko da, kiroldegian, eta bakarka zein bikotearekin parte hartzeko aukera izango da. Antolatzaileek giro atseginean dantza ikasi eta praktikatzeko aukera eskaini nahi dute, parte-hartzea erraztuz. Saioa doakoa izango da, baina aldez aurretik izena eman beharko da kiroldegian bertan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide