Albisteak

[ARGAZKIAK] Beren eguna ospatu dute lasaotarrek

Lasaotarren Eguna ospatu zuten atzo Lasaon, uda atarian ohiko bihurtu den festa egunean. Arratsaldetik goizaldera bitartean hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izan zuten lasaotarrek, eta festa giroa nagusi izan zen.

Egitarauari jolasekin eman zioten hasiera. Lasto altxatzeko prestaketek espero baino denbora gehiago hartu zuten, ez baita erraza frontoiko sabaitik halako egiturak muntatzea. Behin dena prest, 17:00ak igarota askotariko jolasak egin zituzten. Ondoren, gaztetxoen pilota partidak jokatu zituzten. Kirol saioaren ostean, auzo afaria egin zuten, eta bingo musikatuarekin nahiz mus txapelketarekin borobildu zuten eguna.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide