Albisteak

[ARGAZKIAK] Kalakan taldearen kontzertuak eman dio amaiera Udaberri Kulturalari

Dozenaka eta dozenaka herritar elkartu ziren atzo, larunbata, Kalakan taldearen kontzertuaz gozatzeko. Emanaldia 19:00etan hasi zen, eta kontzertua ikusteko jarritako eserleku guztiak bete ziren. Hasiera batean, saioa Gurutzeaga pilotalekuan egitekoa bazen ere, eguraldi iragarpen txarrak zirela eta, azkenean kiroldegiko aterpean egin zuten.

Atzokoa Udalak eta herriko hainbat eragilek elkarlanean antolatutako Udaberri Kulturala egitasmoko azken saioa izan zen. Otsailean hasi zen programazioa, eta ordutik askotariko kultur ekitaldiak egin dituzte herrian. Hain zuzen, musika izan da egitarauaren protagonista nagusia.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide