Albisteak

[ARGAZKIAK] Bidelapurrak taldearen kontzertuarekin amaitu dute Uzta Hila egitasmoa

Portale kultur elkarteak antolatutako Uzta Hila egitasmoaren azken emanaldia izan zen atzo, ostirala. 20:00etan hasita, Bidelapurrak talde gasteiztar-bergararrak folk-rock doinuekin girotu zuen jendez lepo zegoen Portaleko terraza.

Uztailean zehar, askotariko musika estiloak izan dira protagonista Portaleko terrazan. Atzoko Bidelapurraken kontzertuaz gain, D’Capricho bikotearen eta Gartxot & Garaziren emanaldiak ere izan dira. Horrez gain, argazkilaritza saio bat ere antolatu zuten, baina ezin izan zuten aurreikusitako egunean egin, arazo pertsonalak tarteko, eta irailera atzeratu dute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide