Albisteak

[ARGAZKIAK] Dantza eta jolas artean agurtu dute ikasturtea haurrek

Zestoa Herri Ikastetxeak eta Ekain Guraso Elkarteak antolatuta, Herri Eskolako festa ospatu zuten atzo, ostirala. Arratsalde biribila igaro zuten haurrek zein helduek eskolako patioan, askotariko ekintzez gozatzen.

Dantza erakustaldiarekin eman zioten hasiera arratsaldeari. Haurrak ez ezik, amaieran helduak ere animatu ziren jendaurrean dantza egitera. Ondoren, hamar txoko ingurutan banatuta, adin guztietarako jolasak eta tailerrak egin zituzten. Besteak beste, ile apainketa, aurpegi margoketa, punteria jolasak, ping-ponga, txapak egitea, marrazketa eta arrainak harrapatzea izan zituzten aukeran. Horrez gain, herrialde ezberdinetako jakiak dastatzeko aukera ere izan zuten bertaratuek. Ustekabe txaranga arduratu zen arratsaldean zehar giroa alaitzeaz.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide