Maiatza 2026
— 2026-06-03Irakurri 282. zenbakia hemen.

Zestoako Musika Bandak filmetako soinu banden kontzertua eskaini zuten atzo, ostirala. Musika Bandaren hitzordu berezienetako bat izan ohi da soinu banden emanaldia, eta hutsik egin gabe, herritar mordoa gerturatu ziren ikustera. Aurtengoan, gainera, Ertxiña musika eskolako hainbat ikasleek ere parte hartu zuten. Euskal Herria plazan bazen hitzordua ere, euriagatik kiroldegiko aterpera lekualdatu zuten.
Lehenik, 19:00etan herria girotzeko kalejira egin zuten. 22:30ean hasi zen emanaldia, eta hitzordua Euskal Herria plazan egitekoa zen, baina euria zela eta, kiroldegiko aterpera lekualdatu behar izan zuten. Besteak beste, honako film hauen abestiak interpretatu zituzten: F. Bernaertsen Ghostbusters, J. Bocooken Selection from Moana, J. Brubakerren Band of Brothers Symphonic Suite, S. O’Loughlingen The Ludlows, J. Mossen Highlihts from Ratatouille, M. Brownen Highlihts from La La land, J. Valtaren Madagascar eta H. Hummelsen F1 Theme. Kontzertuko pieza batean, gainera, Mikel Nogales herritarra pianoarekin aritu zen bakarlari gisa.
