Albisteak

[ARGAZKIAK] Giro bikaina Gazte Asanbladaren 37. urtemugako festan

Zestoako Gazte Asanbladak 37 urte bete ditu aurten, eta apirilean zehar ospakizunetan murgilduta ibili dira aurten ere. Hain zuzen, atzo goizetik gaualdera arteko egitarauarekin ospatu zuten urteurrena.

Futbito txapelketak hartu zuen protagonismoa goizean, eta eguerdian bazkaria egin zuten kiroldegiko aterpean. Arratsaldetik aurrera, musikak girotu zuen festa: Stepi Selektah taldeak Laranjadi plaza dantzan jarri zuen, eta gauean, Manitu talde zestoarrak Oroitzapen berriak izenburuko disko berria aurkeztu zuten Gaztetxean.
Ondoren, Band Sound System taldea igo zen oholtzara, eta M&M zestoarrak arduratu ziren festa ixteaz.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide