Albisteak

[ARGAZKIAK] Jendetza bildu zen musika eskolako ikasturte amaierako emanaldian

Herritar ugari elkartu zen atzo arratsaldean udaletxeko arkupean, Ertxina Musika Eskolak ikasturte amaierarako antolatutako emanaldiaz gozatzeko. Arkupea familiaz eta ikuslez bete zen, ikasleek urte osoan zehar egindako lana erakusteko prestatu zuten saioa ikustera.

Haur zein heldu aritu ziren oholtza gainean, irakasleen laguntzarekin. Ikasturtean landutako piezak eskaini zituzten, publikoarentzat ezagunak diren hainbat abesti interpretatuz. Horretarako, musika tresna ugari erabili zituzten, ikasle bakoitzak bere trebetasunak erakusteko aukera izan zuelarik.

Huetako hainbat ikaslek, ostiralean Musika Bandak egingo duen soinu banden kontzertuan parte hartuko dute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide