Albisteak

Herri Eskolako Festa egingo dute ostiralean

Ekainaren 19an, ostirala, Herri Eskolako Festa ospatuko dute. Arratsaldeko 16:30etik 18:30era bitartean izango da, eta ikasle, familia eta herritar guztiei zuzendutako ekintzak antolatu dituzte.

Dantza erakustaldia izango da arratsaldeko ekitaldi nagusietako bat, baina horrez gain, adin guztientzako jolas eta tailerrak ere prestatu dituzte. Besteak beste, aurpegi margoketa, henna, txapak egiteko txokoa, ping-ponga, punteria jolasak, mozorroak eta argazki gunea izango dira. Ustekabe txarangak ere festa giroa jarriko du.

Antolatzaileek herrialde ezberdinetako janariak dastatzeko gunea ere prestatu dute, eta haurrek ponpekin eta arrain-jokoekin gozatzeko aukera izango dute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide