Maiatza 2026
— 2026-06-03Irakurri 282. zenbakia hemen.

Ikasturteko azken saioa egingo du datorren astelehenean, ekainaren 22an, Euskal Literaturaz Solasean irakurle taldeak. Oraingoan, Maddi Ane Txoperenaren Zaldi bat eleberria izango dute hizpide, eta saioak berezitasun bat izango du: idazlea bera ere bertan izango da irakurleekin solasean.
18:30etik 20:00etara egingo dute hitzordua Zestoako Liburutegian. Taldearen gidaria Pako Aristi izango da, eta antolatzaileek nabarmendu dutenez, saioa denentzat irekia izango da; beraz, irakurle taldeko kide ez direnek ere parte hartu ahal izango dute.
Zaldi bat Maddi Ane Txoperenaren hirugarren eleberria da. Miren du protagonista, alaba jaio eta sei hilabetera alargundu den emakumea. Dolua, maitasuna, adiskidetasuna eta bizitzaren zentzua bezalako gaiak jorratzen ditu lanak, eguneroko bizitzako pasarte eta hausnarketetatik abiatuta.
Ikasturtean zehar hainbat euskal lan izan dituzte aztergai irakurle taldean, eta ekainaren 22ko saioarekin emango diote amaiera aurtengo egitarauari.
ARGAZKIA: Naiz