Maiatza 2026
— 2026-06-03Irakurri 282. zenbakia hemen.

Zestoako Bandak zinemako soinu bandak izango ditu protagonista ostiral honetan, ekainaren 19an, 22:30ean Euskal Herria plazan eskainiko duen kontzertuan. Ikus-entzunezkoen munduan oinarritutako errepertorio berezia prestatu dute, publiko guztiari zuzendua. Gainera, Ertxina Musika Eskolako ikasleak izango dituzte bidelagun, bandako musikariak osatuz.
Kontzertuaren aurretik, 19:00etan kalejira egingo dute herriko kaleetan barrena, arratsaldeari musika eta giroa jartzeko asmoz.
Egitarauan film eta telesail ezagunetako doinuak izango dira, besteak beste, Ghostbusters, Moana, Band of Brothers, Ratatouille, La La Land, Madagascar eta Formula 1eko melodia ezaguna. Horrez gain, Samuel O’Loughlinen The Ludlows pieza ere joko dute, Mikel Nogales bakarlariaren parte-hartzearekin.