Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Euria lagun izan badute ere, ederki ospatu dute San Lorentzo eguna San Lorenten. Goizean, bailarako hildakoen aldeko mezarekin hasi dute eguna, ondoren, jan-edanerako tartea hartu dute txakolina eta pintxoekin.
Gero, umeen txanda iritsi da, hauek lehendabizi Lopeneren abereekin ibili dira eta euriak atsedena hartu duenean, hainbat jolasetaz gozatzeko aukera izan dute.