Albisteak

[ARGAZKIAK] Tranpak, muxuak eta lehia kuadrillen arteko jolasetan

Amabirjinetako Kuadrillen Egunak arratsaldean izan du jarraipena kuadrillen arteko jolasekin. Paella lehiaketaren eta bazkariaren ondoren, plaza hartu dute parte hartzaileek, Ustekabe txarangaren doinuek lagunduta eta herritar ugari ikusle zirela.

Lagun mordoxka animatu da probetan parte hartzera, eta giro ederrean joan da arratsaldea. Trebezia, indarra, tranpak, muxuak… denetik izan da jolasetan. Lehia estua izan da kuadrillen artean, eta azkenean trebeenei sariak emanez amaitu dute saioa.

Ustekabe txarangak girotuko du arratsaldearen gainerakoa, eta gauean musikak hartuko du lekukoa Laranjadi plazan, Azax eta Jonkass DJen saioekin.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide