Albisteak

[ARGAZKIAK] Marafaki kuadrillak irabazi du berriro paella lehiaketa

Marafaki kuadrilak irabazi du aurten ere Kuadrillen Eguneko paella lehiaketa. Guztira, 24 paella aurkeztu dituzte, eta Igor Etxabe eta Izaskun Astilleros aritu dira epaimahaikide lanetan.

Epaimahaiaren erabakiak toriletan eskegi dituzte. Paella txarrenaren saria Euromillon taldeak jaso du; haiek, ordea, euren paella oso-osorik jan dutela nabarmendu nahi izan dute.

Zestoako plaza hondarrez, eguzkitakoz eta paellaz beteta, uda amaitzeko gogorik ez dagoela dirudi herrian.

Bazkaria auzolanean prestatu dute, eta auzolanean jaso dute ondoren, jarraian hasiko diren kuadrillen arteko jokoetarako lekua egiteko.

Festetako lehen egunak kolorez eta umore onez bete du herria.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide