Albisteak

[BAZKIDETZA] Kepa Larrañagak irabazi du marisko otarra

Urtero legez, Danbolinetik bazkideen artean mariskoz osatutako otarra zozkatu dugu gaur goizean. 200 bazkide inguru gerturatu dira euren zenbakia hartzera, eta beste dozena bat lagun bazkidetu dira. Dagoeneko 450 bazkideren langara gerturatzen ari gara!

Zenbaki irabazlea ateratzeko esku inozentea Jon Rey izan da, eta 93. zenbakia atera du, Kepa Larrañagarena.

Mila esker zuen babesagatik, bazkide zareten guztioi, eta baita gaur borondatez Danbolineko mahaian egon zaretenoi ere. Ongi pasa Amabirjinak!




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide