Albisteak

Argiolak ostegunean egingo du Aizarnako instalazio fotovoltaikoaren inguruko informazio saioa

Argiolak Aizarnako instalazio fotovoltaikoaren saretzearen inguruko batzar informatiboa deitu du ostegunerako. Saioa 17:30ean izango da Kontzejuan, eta interesa duten herritar guztiek parte hartu ahal izango dute.

2025eko abendutik martxan dago Aizarnako pilotalekuan instalatutako proiektu fotovoltaikoa. Bileran, eguzki plaken egoera eta funtzionamendua azalduko dituzte, baita autokontsumo kolektiboak argindar fakturetan duen eragina ere, erabiltzaileen adibide errealak oinarri hartuta.

Horrez gain, bertaratzen direnek beren zalantzak argitzeko aukera izango dute. Argiolatik argindar faktura eta kontratu berria eramatea gomendatu dute, azalpenak kasu praktikoekin osatu ahal izateko.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide