Albisteak

Laia Gastiain Goiener Sariko txapeldunorde infantil mailan

Denboraldi bikaina osatu du Laia Gastiain Ituarte Abantzuko pilotariak. Larunbatean, ekainaren 13an, Donostiako Atano III pilotalekuan jokatutako Eskuz Banakako Lau t’erdiko Gipuzkoako Txapelketako finalean aritu zen, infantilen 1. mailako errendimendu kategorian.

Finalean, Ainere Azpiazu Moreno izan zuen aurkari. Lapkeko pilotariak 2-0 irabazi zuen partida (8-5 eta 8-2), baina Gastiainen finalerako sailkapenak eta txapeldunorde postuak denboraldi osoan egindako lan ona berretsi dute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide