Albisteak
“Arroa Irratia” martxan abenduaren 17tik aurrera
— 2020-12-16Arroabeko eskola berria eraiki zutenean irrati emankizunak egiteko beharrezkoa den azpiegitura egin zuten. Eta iritsi da lehen irrati saioa egiteko unea. Haurrekin gaia landu ondoren, abenduaren 17an, goizeko 11:30ean Arroa Irratiaren estreinua izango da. FM 92.1 eta 91.2 frekuentziatan sintonizatu beharko da zuzenean entzuteko. Hori posible ez duenarentzat ere izango da aukera, ordea, eskolako web orrian zintzilikatuko baita saioa ondorengo loturan; www.arroakoeskola.hezkuntza.net
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide